III. patata feria egingo dute zapatuan

Maider Arregi 2009ko azaroaren 17a

Gure Ametsa elkarteko kideek antolatuta, San Antonion egingo da hirugarren patata feria zapatuan, hilaren 21ean. Guztira, lau patata mota dastatu ahalko da eta askotariko postuez disfrutatzeko aukera egongo da.

Feria 10:30ean irekiko dute, eta, askotariko artisau eta jaki postuekin batera, lau patata barietate dastatzeko aukera egongo da, eta baita hainbat patata mota ikusteko aukera ere. Patatekin lotutako lehiaketa ere egingo dute. Herriko elkarteen arteko lehiaketa izango da eta prestatu beharko dituzte patatak bakailaoarekin. 13:00etan  dastaketa egongo da eta 14:30ean bukatu egingo da feria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak