Feria, 10:30ean irekiko dute eta, besteak beste, egongo da 12 patata barietateren erakusketa eta artisau eta gastronomia produktuen salmenta. Bestalde, patatak errioxar erara nork goxoen prestatzen dituen jakiteko lehiatu egingo dira herriko elkarteak 11:30ean. Ordu berean lau patata barietateren dastatzea egongo da Gure Ametsan Isidro Urtzelai Arabako Patataren Kofradiaren presidentearekin. Patata eta haragi gisatuaren dastatzea ere izango da, 12:30ean.