'Igeriketa plana' jarri du abian Kirol Zerbitzuak

Maider Arregi 2009ko ekainaren 30a

Ume eta gazteen ur jardueren eskaintza antolatu eta bateratzeko asmoz egitasmo berezia prestatu du Udalak, igeriketa taldearekin eta Gipuzkoako Igeriketa Federazioarekin batera. Igeriketa planean, besteak beste, igeriketa eskolak eta klubean parte hartzeko aukera egongo da. Izena emateko epea uztailaren 13ra bitartean dago zabalik.

Ur jarduerak eta igeriketa jarduerak berebiziko garrantzia dute Agorrosin Ekintza Guneko hezitzaileontzat.

Halako egitasmo integrala Gipuzkoan egiten den lehen aldia da. Honela, igeriketa prozesua hiru etapatan antolatu dute. Hemen informazio taula. (pdf, 5Kb)

  • Igeriketa eskola. 2-8 urte bitartekoa.
  • Igeriketaren kirol hastapena. 8-12 urte.
  • Igeriketa kluba. Partaidetza eta errendimendua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak