Ibarra kalearen antolaketan hainbat aldaketa egingo ditu Udalak: batetik, trafikoa norabide bakarrean ibili ahal izango da Ibarra 1 eta 13 zenbakien artean. Hau da, behetik gorako norabidean bakarrik.
Era berean joan-etorria bakarrik onartuko dute Ibarra 1 eta 13 zenbakien ondoan dauden aparkaleku orokorretara sartu eta irtetzeko. Hori horrela, debekatu egingo dute Ibarra 13 zenbakiaren ondoan dagoen aparkaleku orokorretik Ozaeta alderako norabidea. Azkenik, tarte horretan dauden eserlekuak kendu egingo dituzte eta bidegorrira eroango dituzte.
Arrazoiak
Aldaketa horien arrazoia da kalea oso estua izanda, ibilgailuak bi norabidetan ibiltzea arriskutsua dela oinezkoendako, ibilgailuendako eta baita eserlekuetan egoten diren auzotarrendako ere.