Ibargaraiko garajeak berriz zozkatuko dituzte

Monika Belastegi Aranzabal 2008ko abe. 1a, 18:03
Zozketan parte hartu ahal izateko ez da derrigorrez Bergaran erroldatuta egon beharra izango. 25 plaza zozkatuko dituzte

Udalak Ibargarai kaleko 17. zenbakiaren sotoan dituen garaje irekiak berriz zozkatuko ditu. Gainera, baldintzen plegua aldatu egin du eta dagoeneko, ez da Bergaran erroldatuta egon beharra izango zozketan parte hartzeko. Agurne Barruso alkateak azaldu duenez, baldintza hori kentzeko arrazoia da beste herri batzuetatik Bergarara lanera datozenei ere erosteko aukera ematea.
Baldintzen plegu berria asteleheneko osoko bilkuran onartu zuten eta Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 30 eguneko epea egongo da izena emateko. Horretarako jo beharko da Udaleko bulego teknikora. Baldintzen plegua eta garajeen planoak ere han ikusi ahalko dira astelehenetik zapatura, 09:00-13:00 ordutegian. Onartutakoen zerrenda argitaratu eta gero egingo da zozketa publikoa eta notario aurrean.
Prezioari dagokionez, 16.500 euro balio dute plaza gehienek bik izan ezik. Horiek handiagoak dira eta 21.500 euro balio dute. Bestalde, plazetako bat gidatzen duten ezinduendako izango da.

25 garaje salgai

Udalak 56 garaje zituen esandako etxe blokean baina dagoeneko 25 geratzen dira. Garajeetako 24 Haziendari eskaini zizkion Seminarioan egitekoa zen garajeen ordez. Gainerako 32ak uda aurretik jarri zituen salgai eta zazpi interesa azaldu zuten zazpi lagunen artean zozkatu ziren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak