Agurne Barruso alkateak adierazi duenez: "Izena eman nahi zuten asko kanpoan gelditu dira, zozketan parte hartzeko baldintzak betetzen ez zituztela uste zutelako; beharbada, baldintzak ez dira ondo ulertu, eta hori izan daiteke arrazoia". Horregatik, eskaera egin duten zazpi horien artean lehen zozketa egingo da –oraindik data zehaztu gabe dago– eta bitartean, baldintzak malgutzen eta zehazten saiatuko dira, eta data berri bat ipiniko dute, lehen deialdi honetan izena emateko aukerarik izan ez dutenek, aukera hori izan dezaten. Data berria, datorren astelehenean, hilak 30 izango den osoko bilkuran zehaztuko dute.