Ibargaraiko 25 garajetarako 16 eskaera besterik ez

EduMendibil 2009ko urt. 30a, 14:40
Ibargarai kaleko F blokearen lehen sotoan Udalaren jabegokoak diren aparkalekuen harira, salmentarako eskaeren zerrenda berretsi zuen udalbatzak astelehenean. Zazpi aparkaleku adjudikatuta daude jadanik eta beste 24 Udalak erreserbatu zituen lehen. Orain 25 aparkaleku irekien notario aurreko zozketa egingo da. 16 eskaera jaso dituzte. Zozketak finkatzen duen ordenan erosleek nahi dutena aukeratu ahal izango dute beraz.

Bestalde, Zabalotegiko aretorako Surround soinu ekipoaren hornidura eta instalazioa kontratatzeko baldintzen plegua onartu zuete astelehenean, aho batez. Prezioa 19.262 euro da.
San Pedro kaleko urbanizazio lanen barruan, epaitegi ondoan dagoen galtzada-harri eremu batetik galtzada-harriak altxatzeko eta San Pedro kalean kokatzeko lanen adjudikazio gehigarria onartu zuten. 4.471 eurokoa da aurrekontua. Lanek finkatutako datarako (gaurko, urtarrilak 30) amaituta egon beharko lukete.   

Amaiur eta seminarioa

Domekarako, otsailaren 1erako, Amaiurko herriak egindako deialdiarekin bat egin du Udalak, PSE-EEren kontrako botoekin. Nafarroaren konkistaren 500. urtemugako ekitaldietan hartuko dute parte Udal Gobernuko hainbat kidek. Dirulaguntzarik  emanez gero, German Muruamendiarazek (EAJ) aurretik dagokion batzordean aztertzea eskatu zuen eta Agurne Barruso alkateak beti egiten dela erantzun zion. Azkenik, Muruamendiarazek Seminarioko egoeraren azterketa ekonomikoaren zain daudela gogoratu zion jarraian;hurrengo astean idatziz erantzun bat jasoko dutela aurreratu zuen alkateak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak