Iaz baino 14 amodiozko gutun gehiago lehiaketara, azken urteotako igoerarik handiena

Leire Kortabarria 2010eko urtarrilaren 14a

Jardun euskara elkarteak 62 gutun jaso ditu Amodiozko Gutunen 18. Lehiaketako deialdian, iaz baino 14 gehiago.

Elkarteak pozik egoteko moduko emaitza izan du aurten, parte-hartzeari begiratuta behintzat, izan ere, azken urteotako gorakadarik handiena izan du esku-hartzeak, datuei begiratuta: hala, 2007. urtean, 37 gutun jaso zituzten; 2008an, 38; iaz, 48; eta aurten, 62. Horietatik 37 dira 26 urtetik azpikoen kategoriakoak.

 

Lan gehienak, e-mailez

Ohi bezala, Gipuzkoatik ailegatu dira lan gehienak: 42. Horietatik 10 dira bergararrenak; Debagoienetik, 19 jaso dituzte. Bizkaitik 15 gutun bidali dituzte lehiaketara; Nafarroatik, hiru; Arabatik, bat; eta Hego Euskal Herritik kanpoko parte-hartzaile bat ere egon da.
Parte-hartzaile gehienak emakumeak dira (41); batez besteko adina da 25-30 urte.
Beste datu deigarri bat da posta elektronikoa aukeratzen dutela gehienek lanak bidaltzerako orduan: 55ek aukeratu dute, eta beste zazpiek, posta arrunta.

Epaimahaiak

Honakoek aukeratuko dute irabazlea: Jasone Osoro idazleak, Amaia Agirre bertsolariak, Gotzon Barandiaran idazle eta musikariak, eta Imanol Sorondo iazko irabazleak. Bestalde, epaimahai gaztea Ipintzako Maialen Odriozola eta Amaia Azpeitiak, eta Aranzadiko Ane Barragan eta Jon Montielek osatuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak