Gertakariak 2008ko urtarrilaren 25ean izan ziren. Baserritarra zaldia zegoen lekura joan zen eta makila batekin kolpatu zuen animalia, zauri larriak eraginez. Gainera, otsailaren 21ean, akusatua berriro joan zen zaldia zegoen lekura eta zauri larri bat eragin zion.
Bestalde, aipatutako baserritarrak tiroz hil zuen beste bizilagun baten katua egun berean.
Tratu txarren arduraduna
Epaiaren arabera, akusatua animaliek jasandako tratu txarren arduraduna da. Hori dela eta, urtebete eta zortzi hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote. Gainera, datozen sei urteetan ezin izango du animaliekin lan egin. Horrez gain, akusatuak 146 euro ordaindu beharko dizkio zaldiaren jabeari albaitariaren gastuak ordaintzeko, 580 zaldia berriro hezteko, eta beste 500 euro eragindako kalte moralengatik.