Hotzari aurre eginda giro polita izan zen bigarren Kayak Festan

Mirari Altube Arrese 2009ko abe. 13a, 17:34
II. Kayak Festa egin zuen Beti-Busti elkarteak atzo ilunkaran, abenduak 12, Bideberrin. Hotz izan arren eta ur gutxi ibaian giro polita izan zuten kayak jokalariek slalom paralelo proban.

Beti-Bustiko kideek 30en bat kayak jokalari elkartzea gura zuten atzo egindako bigarren Kayak Festan. Azkenean Irungo Santiagotarrak elkarteko kideek ezin izan zuten etorri, baina Donostiako Athletico San Sebastian elkartekoek eta Beti-Bustikoek lehiaketa polita jokatu zuten.

Proba motza eta bizkorra

Arratsalde hotza izan zen zapatukoa eta ur gutxi zekarren Deba ibaiak; gainera, Bideberri inguruko lanak zirela-eta bazterrak trabaz beteta zeuden. Hala ere, oztopo guztiei aurre egin eta 20ren bat neska-mutilek jardun zuten norgehiagokan ibaian. Slalom paralelo izeneko proba jokatu zuten, estatutan egiten den bakarra. Aritz Ginbert bergarar gazteak zelan jokatzen den azaldu zuen: "Bi piraguisten arteko norgehiagoka da, toki berdinetik joan behar dira biak zintzilik dauden makilei buelta emanaz, eta lehenak irabazten du". Abileziak eta bizkortasunak bat egiten duten proba da, bizkorra eta ikusgarria. Aurten, baina, ibilbide motzagoa jarri dute ur gutxi zegoelako.

Eskerrak laguntzaileei

Festaren helburua piraguaren inguruko zaletasuna sortzea zen; era berean, elkartearendako dirua batzea. Eta urtean zehar lagundu dieten guztiei eskerrak eman zizkieten Beti-Bustiko kideek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak