'Hoteleko kantu eta kontuak' poesia eta musika emanaldia barikuan

Maider Arregi 2009ko urt. 20a, 10:25
"Hoteleko kantu eta kontuak", Asier Serrano idazle eta musikoaren eta Antxon Sarasua piano-jolearen, poesia, kantu eta musika emanaldia da. Barikuan, urtarrilak 23, izango da Zabalotegin 22:30ean. Sarrera: 5 euro.

Asier Serranok 2001ean argitaratu zuen "Hoteleko kontuak" narrazio liburua, bertan bizitzaren metafora osatu zuen, ipuin eta poema ezberdinen bitartez pertsonai bakartien arima biluztuz. 2005ean Serranok "Hoteleko kantuak" bere hirugarren bakarkako diskoa plazaratu zuen, liburuan falta zen ipuinari soinu banda jantziz.

Bi argitarapen hauen erakusgarria da "Hoteleko kantu eta kontuak" ikuskizuna. Bertan  ikus-entzuleak nostalgia, melankolia, bakardadea... ezagutuko ditu, baina baita  bizitzeko nahia ere. Bizitzaz maitemintzea du helburu ikuskizunak.

Ordu beteko emanaldian, Antxonek pianoaz eta Asierrek ahots eta gitarraz, hotel magiko eta imaginario baten geletako bezeroen sentimenduak azaleraziko dituzte, askotan entzulearen identifikazioa bilatuz.

Hari batek lotzen dituen bost ipuin, bost poema eta hamabi abestiz osatutako bidaia musiko-literario zoragarria da "Hoteleko kantu eta kontuak".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak