Zaborreria izeneko erakusketa dago ikusgai kultura etxean. Hondakintzat jotzen ditugun materialekin egindako objektuak ikus daitezke erakusketan.
Hori horrela, birziklatutako materialekin gauza ugari egin daitezkeela erakusten du, hala nola jantziak, jostailuak, aulkiak, lanparak, eta abar.
Erakusketa Birbira talde nafarrarena da eta Debagoieneko Mankomunitateak bailaran barrena erakutsi nahi du. Erakusketa dagoeneko Aretxabaletan egon da eta Bergaratik Oñatira joango da.
Erakusketa hilaren 28ra arte egongo da ikusgai, astelehenetik egubakoitzera, 18:00-21:00 ordutegian eta zapatuetan, 12:00-14:00.