Emanaldi egunean, berriz, Bergarako pilotalekuko leihatilan izango dira salgai, arratsaldeko 17:00etan hasita. Hnuy Illa Kukai dantza konpainiak eta Tanttaka antzerki taldeak prestatu dute elkarlanean. Joseba Sarrionandiaren lan poetikoa hartu dute oinarri, eta Mireia Gabilondo bergararrak zuzendu eta Jon Maya dantzariak koreografiatutako ikuskizuna da.