Hizkuntza eskubideei buruzko tailerra eguenean

Maider Arregi 2009ko aza. 30a, 10:04
Paul Bilbaok, Hizkuntza Eskubideen Behatokiko zuzendariak, abenduaren 3an, eguaztenean, kultura etxean eskainiko du tailerra, 18:30ean. Nahi duenarendako ateak irekita egongo dira.

Gaia eta lanketa

Bergarako Udalak herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeko programa bat jarri zuen martxan aurten irailean. Programa honen barruan, herritarrek aukera dute zenbait tokitan jarritako kutxetan beren kexak, iradokizunak zein zorion-mezuak agertzeko. Programa horrekin lotuta, Euskararen Egunean, hizkuntza eskubideen gaineko tailerra antolatu du udalak Hizkuntza Eskubideen Behatokiarekin batera.

Saio parte-hartzailea izango da eta bertan hiru ideia nagusi landuko dira:

  • Euskal Herri osoko euskaldunok, munduko hizkuntza-komunitateetako kideok, eskubide berdinak ditugula,
  • euskaldunok hizkuntza-komunitatea osatzen dugula,
  • Europan hainbat hizkuntza-komunitate dagoela, eta horrek mapa politikoarekin zerikusirik ez duela eta euskaldunok ere bizi garen tokiaren arabera ditugula aitortuta hizkuntza-eskubideak.

Halaber, tailerrean hizkuntza-eskubideen urraketen inguruko ariketa praktikoa egingo dute. Horretarako, Behatokiak jaso dituen hainbat kasu errealen azterketa jorratuko dute, besteak beste, hizkuntza-eskubideen urraketen dimentsioaz jabetzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak