Hitzarmena sinatu dute San Joxepe elkarteak eta udalak

Usoa Agirre 2009ko apirilaren 2a

Apirilaren 1ean, eguaztena, sinatu zuten hitzarmena udaletxean. Hitzarmenean jaso dute San Joxepe egoitzako leku batzuk hirugarren adinekoei zuzendutako Gizarte Zerbitzuetako jardueretarako erabili ahal izatea. Bi aldeek egoki ikusten dute, orain arte egin duten moduan, talde horrendako antolatzen diren jarduerak egiteko leku izatea egoitzako zati bat. Hala, San Joxepe elkarteak kudeatuko luke leku hori.

San Joxepe egoitzan honako ekintzak egiten dira:

  • Jolasak
  • Bidaiak
  • Mendi ibilaldiak
  • Yoga ikastaroak
  • Pintura
  • Eskulanak
  • Informatika

Bestalde, ahots mistoen abesbatza ere sortu dute herriko jai ezberdinetan abesteko.

Ekintza hauek guztiak beste zenbait zerbitzurekin osatzen dira: ile-apaindegia, podologia, taberna eta jatetxea.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak