Hiru zauritu bi autoren arteko istripuan

Usoa Agirre 2008ko urriaren 7a

Azken ordua: zabaldu dute bidea bi noranzkoetarako eta ez dago auto-ilararik. Arratsaldeko 15:40ak aldera istripua gertatu da Bergaratik Arrasaterako bidean, GI-627 errepidean, Ola inguruan. Bi autok talka egin dute eta hiru lagun zauritu dira. Lagun bat auto barruan harrapatuta geratu da eta suhiltzaileek atera behar izan dute. Bi zauritu Debagoieneko Ospitalera eraman dituzte; hirugarrena Mendarokora. Istripuaren ondorioz errepideko bi noranzkoak itxi egin dituzte eta AP-1 autobidetik desbideratu dute zirkulazioa.

Informazio gehiago: Trafikoa.net

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak