Hiru puntuak Mutrikura joan dira

Jasone Zabala 2009ko martxoaren 7a

Bergarako lehen erregionaleko taldeak 0 eta 3 galdu du Mutrikuren aurka Agorrosin zelaian.

Gaur arratsaldean dakiena ondo egin du Mutrikuk eta  hiru puntuak lortu ditu.
Manu Diazek zuzentzen duen taldeak etxean ditu arazoak partiduak irabazteko eta lehen zatiko zoritxarreko jokaldi bateko golak eta bigarren zatian kontraerasoan egindako beste bik punturik gabe utzi ditu bergararrak.

Pazientzia falta

Diazek esan duen moduan: "Pazientzia falta izan zaigu partidua kontrolatzeko; gainera Mutrikuk aurrelari azkarrak ditu eta jende altua dauka eta hori aprobetxatu dute". Zortzi partidu falta dira liga amaitzeko eta datorren astean Ilintxaren zelaian jokatuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak