Hiru proiekturen gaineko batzar informatibora deitu ditu Udalak herritarrak

Monika Belastegi Aranzabal 2009ko ots. 9a, 16:40
Bihar, otsailak 10, izango da, osoko bilkuren aretoan. Madrilek emandako diru laguntzarekin egingo diren proiektuen berrii emango dute batzarrean

Tokian Tokiko Estatu Fondoko diru laguntzen ondorioz, hiru proiektu egingo ditu Udalak 2009an barrena. Batetik, Bideberri-Zubieta eremua urbanizatuko du; bestetik, Bolu auzoko irisgarritasuna hobetzeko lau igogailu jarriko ditu eta azkenik, Domingo Iralako 2. faseko lanak ere egingo dituzte, hau da, Irala San Martin plazarekin lotzeko aldapa eta Usoa eta Eusebio tabernetako terraza egokitu egingo dituzte.
Hala, proiektuon gaineko informazioa emateko asmoz, batzarra deitu du Udalak biharko martitzena. 19:30ean izango da, osoko bilkuren aretoan eta Udaletik azpimarratu nahi dute batzar irekia dela eta interesa duen herritar orok parte hartu ahal izango duela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak