Santalaitz kalean izan ziren atxiloketak. Ertzainek ikusi zutenaren arabera, bizikletan zegoen pertsona bat auto barruan zegoen beste norbaitekin berba egiten ari zen.
Ertzainak bertaratu zirenean bizikletan zihoan pertsonak alde egin zuen. Autoko, Bilbon matrikulatutako Seat Ibiza bat, gidaria gauza bera egiten saiatu bazen ere ez zuen lortu: ertzainen autoak bidea moztu baitzion.
Hiru gizon
Ertzainek turismo barruan zeuden pertsonak identifikatu zituzten, 22, 26 eta 28 urteko hiru gizon, eta prebentziozko erregistroa egin zieten. Hiruetako bati haxix tableta bat aurkitu zioten, beste bati diru-kantitate batzuekin erlazionatzen ziren izen zerrenda bat, eta azkenari 140 euro billete txikitan. Gainera, herrizaingo sailaren arabera, autoan arma automatiko bat simulatzen zuen aire konprimituko pistola bat, aizkora bat eta haxixeko bi tableta aurkitu zituzten.
Droga trafikoa leporatu diete
Horregatik, goizaldeko ordu bata aldera, hiru gizonak atxilotu eta polizi egoitzara eraman zituzten droga trafikoaren delitua leporatuta.