Hiru mozio bozkatuko dituzte gaurko osoko bilkuran

Oihana Elorza Gorostiza 2008ko api. 28a, 13:25
PSE-EE eta EAJ alderdiek elkarrekin aurkeztuko duten mozioa eta EAE/ANVren eta Aralarren mozio alternatiboak bozkatuko dituzte. Dirudienez, bakoitzak bere mozioa babestuko du bakarrik eta EA abstenitu egingo da PSE-EE eta EAJren mozioaren aurrean. Beraz, gauzak horrela, Bergaran ere ez dute moziorik onartuko.

EAEko Agurne Barrusok aurreratu duen moduan, bere alderdiak mozio alternatiboa aurkeztuko du, Arrasaten egin duen moduan, eta horixe babestuko du bakarrik, "beste bietan kontra bozkatuko dugu".
Aralarrek ere mozio alternatiboa aurkeztuko du, Arrasateko berdina, eta Mikel Etxanizen esanetan, horixe da babestuko duten mozio bakarra: "PSE-EE eta EAJren mozioaren aurka bozkatuko dugu, lehenengo puntuan gaudelako bakarrik ados eta ezin daitekeelako mozioa puntuz puntu bozkatu. EAErena ere ez dugu babestuko".

Bestalde, EAko Lauri Askargortak esan du abstenitu egingo dela PSE-EE eta EAJren mozioaren bozketan. "Mozio horrek hiru puntu ditu eta lehenengo biekin egiten dugu bat, baina ez testu osoarekin", dio Askargortak.

Guztira 20 puntu bozkatuko dituzte osoko bilkuran, mozio honez gain, baita AHTrena, EHNErena eta Chernobil elkarteak aurkeztutakoa ere. bozkatuko dituzte tartean. Osoko bilkura 19:30ean izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak