Hiru lehen postu erdietsi ditu Ariznoa Gimnasia Erritmiko klubak

Leire Kortabarria 2008ko ekainaren 8a

Euskadiko eskola arteko gimnasia erritmikoko txapelketak jokatu dituzte oraingo eta joan zen aste bukaeretan, eta Ariznoa Gimnasia Erritmiko klubeko neskek hiru lehenengo postu eta beste hiru hirugarren erdietsi dituzte guztira.

Infantiletan, Bergarako neskak txapeldun izan ziren, eta alebinetan, hirugarren, baina bigarrenekin puntuetan berdinduta. Bakarka, Cristina Etxeberria infantila txapeldun izan zen.

 

Kadete B mailan, Ariznoakoak ere lehenengo sailkatu dira, eta Kadete A taldean, berriz, hirugarren. Jubeniletan ere emaitza bikainak lortu dituzte, izan ere, Jubenil A taldean txapeldun izan dira, eta Jubenil B-an, bakarkakoetan, Ainize Lizarraldek hirugarren egin du.

 

Joan zen aste bukaeran, Donostiako Altzako kiroldegian jokatu zituzten Infantil eta Alebin mailetako txapelketak, eta oraingoan, Gasteizko San Andres kiroldegian, gainerako mailetakoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak