Ustezko lapurrak ikusi zituztela konturatu zirenean, alde egin zuten hirugarren batek gidatzen zuen autoan.
Ertzainek egiaztatu ahal izan zutenez etxebizitzako leiho bat indarrez zabalduta zegoen. Ertzainak saiatu ziren ustezko lapurrak bilatzen, baina ez zituzten aurkitu.
Berriz saiatu ziren lapurrak
Ordubete geroago, ustezko lapurrak etxebizitza berera itzuli ziren, lapurreta egiteko. Lekukoetako batek ohartarazi zituen ertzainak berriz ere. Lehengo autoa aurkitu zuten etxeko atariaren ondoan. Ustezko lapurretako bi barruan zeuden eta, hirugarrena, kanpoan.