Hiru egun iraungo duen eskola ibiltaria Bergaran hasi da

Arantzazu Ezkibel Galdos 2008ko uzt. 3a, 16:32
Opor garaia izan arren, gazteek ikasteko tartea hartu dute Bergaran. Ikasle Abertzaleak-ek antolatuta, eskola ibiltariari hasiera eman diote gaur goizean Bergaran. Hiru egunetako eskolak izango dira, eta Bergara eta Antzuolatik pasako dira gurean. Zapatuan Azpeitian amaituko dituzte eskolok, triki poteo eta afariarekin.

Eskola ibiltariaren 9. edizioa hasi dute gaur Bergaran. Ikasle Abertzaleak-ek antolatuta, Euskal eskola nazionalaren alde egingo dute ikasleek datozen hiru egunetan. Ikasleek eskolan pairatzen duten egoera salatuko dute, gainera. Modu praktikoan ikasteko eskolak izango dira: nora joan, hura ikasi.

Lehenengo eskola


25 lagun bildu dira gau Bergaran hasierako ekitaldian. Ondoren, Bergarako Udaletxean Martin Garitanoren eskola jaso dute han bildutakoek. Euskal Herria Txibertararte gaia izan dute berbagai Udaletxeko aretoan. Gaur, eguena izanda, erantzun xumea izan du eskola ibiltariak; baina, datozen egunetarako lagun gehiago batu eta Azpeitira 60 lagun inguru  iristea espero dute.

Eskolek irauten duten hiru egunetan, Euskal Herria bere osotasunean lantzea dute helburua ikasleek. Ibilbidean zeharkatzen dituzten flora, fauna, herriak, eta bertako jarduera sozio-ekonomikoak ezagutzea dute xede, beti ere euskaraz eta eredu pedagogiko ezberdinak landuz.

Telesforo Monzon

Bergaran, Telesforo Monzonen etxea ikusteko aukera izan dute, eta Antzuolan proiektu hezitzaile aurrerakoi baten berri jaso dute. Gero, bazkaldu egin dute. Urretxu eta Azkoitia bisitatuko dute datozen egunetan eta zapatuan Azpeitira iritsiko dira.

Azken jaia

Loiolako basilikatik Xoxote gaina zeharkatu eta Azpeitira helduko dira zapatuan. Han, bertso triki poteoa eta afaria egingo dute. Hasiera batean Gaztetxean kontzertuak antolatzeko asmoa zuten, baina jaialdia bertan behera geratu da. Gorka Zoziaga antolatzaile taldeko lagunak adierazi duen bezala, eskola hauen balio handiena bertan sortzen den giroa da, eta era berean lagunak egiteko aukera azpimarratu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak