Hiru adin txikiko atxilotu zituzten udaltzainek domeka goizean

Txomin Madina Milikua 2007ko mai. 31a, 19:14
Bukatu dira Bergarako Mendekoste jaiak, eta orokorrean istilurik egon ez den arren, domeka goizaldean hiru adin txikiko atxilotu zituen udaltzaingoak, denda baten lapurreta egin zutelakoan.

Domeka goizeko 6:30ak inguruan izan ziren atxiloketok Irizar pasealekuan dagoen bazar txinatarraren inguruan. Atxilotuek, 16 urte dituzte, eta hirurak ere Arrasatekoak dira. Bazarreko ateak hautsi eta behin barruan, txanponak eta beste gauza batzuk lapurtu izana egozten zaie. Atxilotuek udaltzainei esan zietenez, eurak sartu orduko, ateak jada hautsita zeuden, eta kalteak eragin izana ukatu egin zuten.
 
Ordu beretsuan, Simon Arrieta pasealekuko Dena Ehunean, Gantxegi mertzerian eta Aranzadi ikastolak Herri Lagunak kalean duen atean ere kalteak eragin eta lapurretan egin zuten. Udaltzaingoa ez dago ziur gazte berberak izan ziren honen arduradunak, baina odol arrastoak aurkitu zituzten, eta orain ikertzen ari dira ea atxilotuen odola den.
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak