Egunean bertan, Geure Ikurrina kanpainaren barruan sinadura bilketa egingo dute. "Dagoeneko 4.000 atxikimendu lortu ditugu, baina gehiago behar ditugu gure helburuak betetzeko", diote antolatzaileek. Atxikimenduak Internet bidez ere egin daitezke www.geureaikurrina.org helbidean.
Bestalde, hilaren 26tik 31ra arte, erakusketa ibiltaria jarriko dute Bergarako kultura etxean, eta hilaren 27an, Euskal Herriaren historiaren gaineko hitzaldia egingo dute.
'Pausu berriak'
Hilaren 31n egingo dituzten ekitaldiekin Ikurrinaren aldeko babesa lortu gura dute. "Euskal Herria desagerrarazteko edozein arma erabiltzeko prest daude; besteak beste, ikur arrotzak inposatzen dizkigute. Espainiar banderak inposaketa eta errepresioa dakar. Era berean, erabakitzeko dugun eskubidea ukatzen digu", esan zuten. Inposaketa horri erantzutea euskal herritar guztiei dagokiela esan zuten. "Horregatik, gaurtik aurrera euskal nortasun ikurren alde pausu berriak emango ditugu".