Herriari buruzko bideo bat atera dute, eta salgai dago

Oihana Elorza Gorostiza 2007ko ekainaren 13a

Bergarako Udalak herriari buruzko bideo bat atera du, herritarrek herria hobeto ezagutzeko. Euskaraz eta espainolez dago bideo hori, eta herriaren industriari edo komunikazioari buruz hitz egiten du, besteak beste.

Mila kopia

Bizkaiko Galdare enpresak egin du bideoa. Oraingoz, mila kopia atera dituzte bi hizkuntzatan: euskaraz eta espainolez. "Bigarren edizioan, posible da ingelesez edo frantsesez ere ateratzea", esan du Alberto Urigoitiak, Galdare enpresako arduradunak. 

Bideoa salgai jarri dute kultura etxean eta turismo bulegoan, eta bost euro da prezioa. Bestalde, hilaren 25era arte, osoko bilkuren aretoan ere egongo da ikusgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak