Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Mendekoste jaietako herri bazkarirako nagusiendako txartel guztiak agortu egin dira. Ondorioz, Bergarako Udalak erabaki du umeendako salgai jarritako eta soberan gelditu diren txartelak nagusiendako saltzea. Guztira, 86 txartel, 12 eurotan bakoitza. Datorren barikuan, hilak 29, jarriko dira salgai txartelak, 18:00etan hasita, kultura etxean. Pertsona bakoitzak ezingo du 6 txartel baino gehiago erosi.