Herri arteko Xiba jokoetan izena emateko epea zabalik

Monika Belastegi Aranzabal 2010ko mai. 24a, 14:44
Ekainaren 12an izango den UEMA eguneko herri arteko jokoetarako taldea osatu nahi dute.

Udaleko Euskara zerbitzuak UEMA egunean egingo diren herri arteko Xiba jokoetarako taldea osatu nahi du. Ekainaren 12an ospatuko da UEMA eguna, Mallabian eta beste hainbat ekitaldirekin batera jokatuko dira herrien arteko olinpiadok.
Taldeak zortzi lagun izan behar ditu; lau gizonezko eta lau emakumezko. Jokoei dagokienez, ez dute aparteko indar edo abileziarik  eskatzen eta edonork egiteko modukoak izango dira. Hauek dira aurreikusita dauden jokoak: ingudea, sokatira, bertsotan, toka, auzolana –lokotx batzea eta antzekoak–, egur pilatzea eta Aras Lama.
Izenematea da maiatzaren 31ra arte  Udaleko Euskara zerbitzuan (943 77 91 66) edo UEMAn (94627 91 95).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak