Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bergara kirol elkarteko pilota sailak 53 plazako autobusa bete nahi du egubakoitzean Donostiaren kontra jokatuko dituzten partiduak ikusteko. Autobus txartelak salgai daude pilotalekuko tabernan bost eurotan. Autobusa 15:30ean irtengo da pilotalekutik eta kanporaketa bukatu ondoren itzuliko da. Bergararrak 2-1 aurreratu ziren etxean jokatutako partiduetan, kadete eta senior mailako partiduak irabazita.