Herri Arteko finalerdia jokatuko du gaur Bergarak

Xabier Urtzelai 2009ko maiatzaren 29a

Urte asko igaro dira Bergara Herri Arteko finalera azkenekoz sailkatu zenetik, 20 urte baino gehiago bai. Eta, horrenbeste denbora igaro eta gero Reyes Azkoitiaren mutilek gaur, egubakoitza, eman dezakete finalera sailkatzeko lehenengo pausoa, zer eta herriko jaietako lehen egunean.

20:00etan hasita, kadetetan Gallastegik eta Resustak, gazte mailan Resustak eta Irizarrek eta seniorretan Mugurutzatarrek defendatuko dute Bergara, eta aurrean Donostiako pilotariak izango dituzte: "Donostiaren gainean zer esango dugu ba, gazte mailan jokatzen duen Arzelus Bergara Hiriko finalera sailkatu dela eta senior mailan jokatzen duten Baez anaiak amateur mailan dagoen bikote osoenetako bat dela", adierazi digu Azkoitiak.


Hain zuzen ere, joan den egubakoitzean Azkoitiko pilotariak 3-0 mendean hartu izanak bergararrak animatu ditu: "Uste dut kanporaketa horrek zaletasuna piztu duela herrian, izen handiko kontrarioa utzi genuelako atzean eta hurrengo kanporaketa herriko jaietan jokatzea polita izango da, gure pilotariendako, batez ere". Hala, Bergarako pilotariei esker, gaur ez da egongo herriko jaiak hasteko leku aproposagorik: Udal pilotalekuko harmailetan, etxekoak finalerdietako joaneko lehenengo partiduan animatzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak