Herri afaria azokan Aratuste-zapatuan

Edu Mendibil 2010eko urtarrilaren 27a

Aratusteen atarian, egubakoitzean zabaldu zuten kultura etxean Udalak deitutako kartel lehiaketako lanen erakusketa. Sei lan jaso zituzten eta Ruben Montero izan da irabazlea.

Diseinu grafikoa ikasi ondoren, gaur egun produkzio editoriala egiten ari da Ruben Montero Urnietan. 20 urte ditu eta aurretik beste lehiaketa batzuetan saritu dute; orain dela bi urteko Aratusteetako kartel lehiaketa irabazi zuen Bergaran eta joan den urtean Aretxabaletako Aratusteetan lehen saria eraman zuen. Oraingoan, 350 euroko saria eskuratu du eta Aratusteetako egitarauaren azala apainduko du haren kartelak.
Kartel lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa, esan bezala, kultura etxean dago ikusgai otsailaren 19ra arte, astelehenetik egubakoitzera, 18:00etatik 20:00etara.

Pailazoak eta mozorro afaria

Aratuste-domekan, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen Irrien lagunak ikuskizuna izango da Udal Pilotalekuan, 16:00etan eta 18:30ean. Sarrerak otsailaren 1ean eta 2an jarriko dituzte salgai, 18:00etatik 22:00etara, Udal Pilotalekuko leihatilan. Gehienez, 6 sarrera hartu ahal izango ditu pertsona bakoitzak eta sarrera guztiak aurretik agortuz gero, emanaldi egunean ez dira zabalduko leihatilak.

Bestalde, Aratuste-zapatuan

mozorro afaria izango da azokan, 21:30ean. Txartelak eguaztenetik –urtarrilak 27– aurrera eskuratu ahal izango dira Pol-Polen, Ariznoan, Kortazarren eta kultura etxean. Txartelak 15 eurotan izango dira salgai otsailaren 7ra arte. Norbaitek janari berezia behar badu (zeliakoen kasu) aurrez kultura etxean eman behar du abisua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak