Hautagaiendako izenemate epea zabaldu du San Joxepek

Monika Belastegi Aranzabal 2010eko martxoaren 1a

Zuzendaritza batzordean aldatu behar dituzten hiru kideen ordezkoak aukeratu nahi dituzte.

San Joxepe erretiratuen elkarteak urteko batzarra egingo du martxoaren 24an.
Urteko batzar horretan zuzendaritza batzordeko hiru kide berritzea dagokio San Joxeperi eta horretarako hautagaiak behar dituzte.
Hori horrela, izenematea zabaldu dute hautagaiek euren burua aurkezteko. Izenemate epea bihar, martxoak 2, zabalduko dute eta bukatuko da martxoaren 14an. San Joxepe elkarteko zuzendaritza batzordeak bazkide guztiei luzatu nahi die deia eta parte hartzera gonbidatu ere bai.
Martxoaren 15ean hautagaien zerrenda emango dute jakitera eta hilaren 19ra arte ikusgai jarriko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak