Haurtzaindegiko istorioak aktore eta txotxongiloek kontatuta

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010ko ira. 30a, 19:53

Haurrei zuzendutako antzerkia izango da zapatuan Zabalotegin. Haurtzaindegi bateko zaindariek haur bihurri batekin bizi dituzten istorioak ekarriko dizkigu Marie de Jongh antzerki taldeak. Antzerkia izango da Zabalotegin, 17:00etan. Sarrerak 3 eurotan egongo dira salgai.

Antzezlana haurtzaindegi batean girotuta dago. Istorioak kontatzen du haurtzaindegi bateko jabeak eta langileak neskato bihurri batekin duten harremana.
Neskatilari ezin diote neurria hartu eta gainera, gainontzeko umeen zainketa zailtzen du. Edozelako trikimailuak erabiliko dituzte neskato deabrua mendean hartzeko, eta azkenean konturako dira haurrak maitasun falta izugarria duela.


Aktoreen lana eta txotxongiloak uztartzen ditu Zer duzu negarren, Marie? lanak. Taularen gainean lanean ibiliko diren aktoreak izango dira: Ana Meabe eta Javi Renobales. Txotxongiloekin, Eider Eibar ibiliko da.

Testurik gabeko lana da

Batez ere, 5 eta 12 urte bitarteko haurrendako moduko lana da zapatuko antzezlana. 55 minutu inguru irauten du, eta esan behar da testurik gabeko antzezlana dela. Tragikomedia bat den arren, umoreak protagonismo handia du lan guztian zehar.
Jokin Oregi da obraren zuzendaria eta baita egilea ere. Marie de Jongh talde euskalduna nahiko berria da antzerki munduan; euren lanak familia guztiari zuzendutakoak izaten dira. Esan behar da taldeak hainbat sari irabazi dituela Zer duzu negarrez, Marie? lanarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak