Hasi dira San Pedro kaleko urbanizazio lanak

Jasone Zabala 2008ko irailaren 29a

Pasa den astean hasi ziren SanPedro kaleko urbanizazio lanekin. Baina lanen lehen fasean, kontutan hartu behar diren beste gauza batzuk aztertu behar dituzte, lur azpiko berritze lanek zailtasunak izan ditzaketelako.

Jose Mari Etxeberria Udaleko aparejadoreak zera adierazi digu: "Lur azpian dauden ur-hargune denak zaharkituta daude eta ez dakigu zein egoeratan dauden. Beraz, lehen egun hauetan azterketak egiten dihardugu lur azpiko egoera aztertzeko". Lur azpiko egoera aztertu ondoren, hasiko dira kalea zulatzen berritze lanekin hasteko. Lanak Biona pentsu dendaren aldetik hasi eta Leturia harategi ondoan amaituko dira.

Ahalik eta eragozpen gutxien

Lanek iraun bitartean, bertako biztanle eta dendariei "ahalik eta eragozpen gutxien sortzea da  asmoa eta helburua", adierazi digu Etxeberriak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak