Hasi dira doako errebisioak egiten Dentibusean

Mireia Bikuña 2009ko azaroaren 5a

Errebisioak egingo dituzte 13:30era arte, eta 15:30etik 20:00etara. Bihar, egubakoitza, toki berean egongo dira 10:30etik 13:30era, eta 15:30etik 20:00etara.

Bi dentista daude autobusean errebisioak egiten. Ahoaren egoera zein den begiratu ondoren, egin beharreko konponketen berri eta hortzak garbitzeko produktu sorta bat ematen diete.

Ahoko minbiziaren hautemate goiztiarraren kanpaina estatu mailakoa da. Helburua da herritarrak jabetaraztea errebisioen garrantziaz, horixe baita prebentzio goiztiarrerako bidea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak