Hamaika eta Zutaz pentsatzen taldeak, Ipintzako txapeldunak

Xabier Urtzelai 2009ko uzt. 11a, 21:36
Ipintzako futbol txapelketak baditu irabazleak. Atzo, egubakoitza, jokatu zituzten gizonezkoen futbol 11ko finalak, bai ligan eta bai kopan, eta gaur eguerdian emakumezkoen txanda izan da..

Gol gutxiko arratsaldea izan zen atzokoa, bi neurketetan irabazleak tarte txikiagatik eskuratu zuelako garaikurra. Kopan Indar Gorri eta Beti Cup taldeak izan ziren aurrez aurre, eta egiten zuen beroagatik-edo, partidu motela izan zen. Kopa Indar Gorrirendako izan zen, 1-0 irabazita. 

Ligan Hamaika onena
Ondoren etorri zen arratsaldeko partidu garrantzitsuena, ligako finalean Hamaika eta River Santana aurrez aurre. Eta hor ere gol gutxi (1-0), eta indarrak nahiko parean. Akaso, Hamaika izan zen baloia batera eta bestera mugitzen gehiago ahalegindu zena, eta eurek egin zuten gol bakarra, Antxonen bitartez.

Nesketan bai, gol mordoa
Emakumezkoek domeka eguerdian jokatu zuten finala, Zutaz pentsatzen eta Potzu ta zapaburuak elkarren kontra, eta guztira zortzi gol egin zituzten (5-3). Ate aurrean Zutazekoak izan ziren abilagoak, eta txapelketan gol gehien egin dituen jokalaria ere talde horretakoa da, Maite Aranzabal (48 gol).

Jokalari azpimarragarriak

Bakarkako sarietan Ander Sesma (atezain onena), Mikel Otero (goleatzaile onena) eta La Juveko Jon (jokalari onena) nabarmendu ziren. Emakumezkotan Aranzabal izan da goleatzaile onena, Sokoa Azkarate atezain onena eta Ainhoa Alonso jokalari onena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak