Kopako finala Beticup eta Indargorri taldeek jokatuko dute, eta ondoren etorriko da ligako finala, Hamaika eta River Santana taldeek jokatuko dutena (19:30). Astelehenean eta martitzenean jokatu zituzten finalerdiak. Astelehenean, Hamaikaren eta Lajuveren partidua penaltietan erabaki zen, eta martitzenean River Santanak 3-0 irabazi zion Txokokuak taldeari.
Emakumezkoak, bihar
Emakumezkoen txapelketako finala bihar, zapatua, jokatuko dute, 12:00etan. Atzo ziren jokatzekoak finalerdiak, eta baita beteranoen finala ere.