Musika Eskolako arduradunak pozik daude antzerki tailerrak izandako erantzunarekin. 12 ikaslek jardun dute, eta guztiei motz egin zaie: "Hiru orduko lau saio izan dira, guztiak zapatutan, eta parte-hartzaileek esan dute motz egin zaiela eta beste bat egiteko gogoa geratu zaiela". Hori horrela, aurreratu dute litekeena dela beste tailer bat antolatzea.
Aitziber Garmendia aktorea izan da tailerreko irakaslea eta hark egindako lanarekin ere oso pozik daudela gehitu dute Musika Eskolako arduradunek.
Aitziber Garmendiak bere aldetik, Bergaran anzerkirako talentorik ez dela falta azpimarratu du.