Hainbat tokitan informatika ikastaroak egiteko aukera

Edu Mendibil 2007ko urr. 16a, 10:45
Udaleko Enplegu sailak langabeei zuzendutako informatika ikastaroa antolatu du. KZgunean ere eskaintzen dituzte ikastaroak, eta San Joxepen erretiratuendako ikastaroak antolatu dituzte. Bestalde, emakume langabeendako makina erreminta ikastaroa eskaintzen du Miguel Altunak.

Udaleko Enplegu sailetik

Udaleko Enplegu sailak langabeei zuzendutako informatika ikastaroa antolatu du. Windows eta Microsoft Word (hasiera) jorratuko dituzte azaroaren 7tik abenduaren 14ra.

Ikastaroa 50 ordukoa izango da. Izenematea urriaren 26ra arte dago zabalik Udaleko Enplegu Sailean. Plaza mugatuak dira; argibide gehiago 943 77 91 65 telefonoan.

KZgunean

Bestalde, Bergarako KZgunean informatika ikastaroak eskaintzen dituzte. Irizar jauregian, 2. pisuan, edo 943 76 73 24 telefono zenbakian zehaztasun gehiago jaso ditzakezue.

San Joxepen

San Joxepe erretiratuen elkarteak informatika ikastaroak antolatu ditu aurten ere. Internet hasiera eta Excel programako ikastaroak izango dira, besteak beste, aukeran. Argibideak, Boni Laskuraingo egoitzan edo 943 76 30 09 zenbakian.

Makina erreminta ikastaroa emakumeendako 

Bestalde, Miguel Altuna institutuak bereziki emakume langabeei zuzendutako ikastaroa antolatu du, Jaurlaritzako Justizia, Enplegu eta Gizarte Segurantza Sailaren laguntzarekin. Ikastaroa 355 ordukoa izango da, eta makina erreminta eta mekanizatuko jakintzak izatea komenigarria da ikastaroan parte hartzeko. Argibideak, 943 76 70 49 zenbakira deituta edo formakuntza@imaltuna.com helbidera idatzita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak