Hainbat herritarrek bat egin dute greba deialdiarekin

Goiatz Arana Begiristain 2009ko mai. 16a, 19:51
Egungo egoera ekonomiko, sozial eta politikoa ezegonkorrak direla esan eta maiatzaren 21ean greba egitea beharrezkoa dela adierazi dute.

Dendariak, nekazariak, gazteak, pentsiodunak... askotariko esparru sozialetako ordezkariak batu ziren, atzo, barikua, herriko plazan, "munduan eta Euskal Herrian indarrean den sistema neoliberal eta kapitalistarekin, kezkatuta". Gutxi batzuek herrialde osoek besteko aberastasunak dituztela salatu zuten eta Bergaran bertan ere ezberdintasunak badirela, gaineratu:

  • iazko urtetik hona langabezia tasa %57 igo da
  • soilik biztanleriaren %0,7 bizi da nekazaritza edo abeltzaintzatik
  • eta herriko hainbat saltoki txiki ixteko arriskuan daude

"Krisiaren kontrako neurrien" aurka azaldu ziren, horien bitartez kapitalismoa berriz fundatu gura delako, euren esanetan. Guzti horri erantzuteko, greba orokorrerako deiarekin bat egin eta antolatutako mobilizazioetan parte hartzera deitu zituzten herritarrak:

  • eguaztenean, maiatzak 20: 19:30ean, mobilizazioa, plazatik aterata
  • eguenean, maiatzak 21: 09:30ean, asanblada eta kontzentrazioa, plazan; 12:00etan, manifestazioa Donostian; 17:30ean, auto karabana, Agorrosindik aterata; eta 18:30ean, eskualde manifestazioa, Arrasaten

Markel Olano, kontra

Gipuzkoako ahaldun nagusia, bere aldetik, greba eskubidearen alde baina eguenerako antolatutakoaren kontra azaldu da. Bere esanetan, gure herriak ez du grebarik behar, krisi ekonomikotik ateratzeko bideak baizik. Grebaren harira, alderdi politiko batzuk hartutako erabakiei buruz, Markel Olanok esan du arinkeriaz jokatzen ari direla.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak