Hala eman du jakitera PSE-k prentsa ohar baten bidez, eta gaineratzen du ez dutela "ulertzen nola egon daitezkeen era basati horretan biolentzia praktikatzen duten gazteak". Prentsa-ohar bidez azaltzen dutenaren arabera, "alderdi sozialistako kideak beldurtzeko saiakera bat gehiago da hori, baina alferrik dabiltza", eta dei egiten diete gainerako alderdi politikoei biolentziaren kontra bat egin dezaten.