Gurrutxaga eta Cantero bergararrak sarituak Bergara Hiriko argazki lehiaketan

Maider Arregi 2009ko maiatzaren 17a

Guztira, 207 argazki aurkeztu dira Bergara Hiria XXV. Argazki Lehiaketara. Koloretako lehen saria Jose Agustin Gurrutxaga bergararraren 'Urbiako Zelaian' lanak eskuratu du. Zuri-beltzekoa, berriz, Berangoko Javier Pedro Fernandez Ferrerasen 'Luchador III' argazkiak. Aipatu ere, zuri-beltzeko kategorian, bigarren postua Jose Agustin Gurrutxagarendako izan dela 'Paisaia laino artean' lanagatik.

Bergarako onenaren saria, bi kategoriatan, Benito Cantero argazkilariarendako izan da.   Canteroren Setubal kolorezko argazkia eta zuri-beltzeko, Peru Saroiko Pagadia dira sarituak. Guztira, 207 argazki aurkeztu dira; 116 koloretan (32 partaide, 12 bergararrak) eta 91 zuri beltzean (30 partaide, 10 bergararrak). 

Sari banaketa eta erakusketa

Aurkeztutako argazkietatik, 45  aukeratu dituzte erakusketa egiteko, 20 zuri beltzean eta 25 koloretan. Maiatzaren 22an, izango dira Bergara Hiria XXV. Argazki Lehiaketako argazkiak ikusgai arratsaldeko 6etatik aurrera. Sari banaketa, berriz, 20:00etan egingo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak