Gurasoendako aholku liburuxka eta kantu eta jolasen DVD-a banatuko dute

Maider Arregi 2008ko ots. 6a, 11:21
Umeen hizkuntza-ikasketak eta familia transmisioak duten garrantzia kontuan hartuta, Debagoieneko udaletako euskara zerbitzuek eta Mankomunitateak, "Gurasoentzako aholkuen liburuxka eta Kantu eta Jolasen DVDa" banatuko dute. Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzuak herriko ikastetxeekin egiten duen elkarlanari esker, sorta hori ikastetxeetan banatuko da 4 urteko umeei eskuratuta.

2006an ekimena abiatu zenetik, 4.000 sorta banatu dira ikastetxeetan eta herrietako aisialdi taldeetan, 4-8 urteko haurren artean.

DVD horren helburua gurasoei umeekin euskaraz jolasteko aukera eskaintzea da. Normalean, gaur egun, edade horretako umeak dituzten gurasoek, nahiz eta euskaldunak izan, jolas eta abesti gehiago ezagutzen dituzte gaztelaniaz, eta gabezia horri aurre egiteko aukera eskaini ahal izateko egin dugu DVDa. Abestiak laburrak direnez, guraso erdaldunek ere ez dute zailtasun handirik izango ikasteko.

Kaxa barruan bi liburuxka daude, DVDaz gain. Liburuxka bat grabazioan jasota dauden jolas eta kantuen gaineko informazioarekin osatu da. Bestea, aldiz, "Biharko euskara gaur-Su futuro euskara desde hoy", espresuki gurasoei bideratutako liburuxka da: hizkuntzarekin lotutako aholkuak jaso dira, elebitan.

Seme-alabekin gozatzeko eta jolas egiteko urteak dira, eta horretan laguntzeko asmoz banatuko da material hau.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak