Hitzaldiaren izenburua honako hau da: "Seme-alaben hazkuntzan, guraso guztiek ezagutu beharko lituzketen giltzarriak". Aldi berean, eta modu laburrean, orain dela bi urte martxan jarritako Familientzako Orientazio Psikologikorako Zerbitzuaren inguruko informazioa eman nahi da; besteak beste, zerbitzua gurasoen artean ezagutzera eman, eta urte hauetan ze erabilera izan duen azaldu.
Hitzaldia Etxadiko kideek emango dute, hau da, Orientazio Psikologikorako Zerbitzua eskaintzen duten profesionalek.
Bestalde, aipatu, ikasturtean zehar, beste bi hitzaldi izango direla. Horietan, gaur egun gurasoen artean ikusten diren kezka orokorrak aztertuko dira. Hitzaldien berri momentua iristen denean jasoko duzue, oraingo hitzaldiarena jaso duzuen bezala.
Azkenik, gurasoei zuzenean eman zaien informazioan egindako akatsa zuzentzea nahi da: hitzaldiaren data euskaraz jarritakoa da, hau da azaroaren 4an.