Gradinen jazz doinuak musika beltz gauei amaiera emateko

Jasone Zabala 2008ko uztailaren 23a

Uztaileko egubakoitzetan egon diren Espoloiko Ostiral Musikalen amaiera etzi gauen izango da, 22:30etik aurrera Galiziako jazz doinuekin

Terela Gradin eta GEM trio galiziarrek emango diote itxiera  egubakoitz gauean Espoloian uztailean  egon diren kontzertuei. Terela Gradin jazz galiziarraren promesa bat baino zerbait gehiago da bere gaztaroan.
Berarekin batera, GEM trio izango da bateria, gitarra eta kontrabaxua jotzen; Gradinek bere ahotsa jarriko du.

Jazz eta egungo musika

Jazz gai klasikoak, esaterako, Cole Porter, Miles Davis eta  Wayne Shorter eta egungo musikagileen gaien bertsioak, adibidez, Sting eta Radiohead eta konposizio originalak biltzen ditu bere lan bildumak, taldearen soinu kontzeptuak eta taldekideen sormen ekarpenek estilo aldetik bateratuak. Kaleratu dituen azken lanak, Lost (2006) eta Pascala (2007) izan dira. Musika emanaldiak ez ezik, Gradinek, Nafarroako musika goi kontserbatorioan jarraitzen ditu bere musika ikasketak, eta horrekin batera, bere izena daraman boskote baten ari da, baita kolaborazio lanak egiten  Manuel Gutierrez piano-jotzailearekin. Horrekin batera, etzi gauena gure artera Espoloira etorriko den taldearekin ere, –GEM trio– eskaintzen ditu emanaldiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak