Gomendatzen dizut saria berriz ere abian

Maider Arregi 2007ko maiatzaren 15a

Aurten ere Gazte Bulegoek Gomendatzen dizut saria antolatu dute. Bergarako Gazte Bulegoak banatu ditu izena emateko orriak eta oinarriak. Parte hartzeko interesa dutenek Goiena.net-en dute eskaera orria jasotzeko aukera. Gomendioak aurkezteko epea irailaren 30an amaitzen da.

Seguru bidaietatik bueltan ezagututako lekuei buruzko informazio interesgarri askorekin itzultzen zaretela. Horregatik, animatu eta egin zure gomendioa ezagutu berri duzuen alojamendu,leku, herri, mendi, aterpe, ibilbide... horri buruz.

Zuen gomendioak hurrengo bidaiariei helaraziko dizkiegu eta zuei esker lehenengo eskuko informazioa  Gazte Bulegoko blogean azalduko da:
www.aizue.com

2 kategoria:

* 12-17 urte bitarteko gazteak.
                            
* 18-34 urte bitarteko gazteak.

Saria:  i-Poda edo argazki kamera edo gustuko oporralditxoa.

Gomendioak aurkezteko epea: 2007ko irailaren 30an.

Izenemate orria eta oinarriak: Hemen jaso
Eman izena hemen:

Bergarako Gazte Gunea
Errotalde Jauregia
tel. 943 77 91 57
gzerbitzua@euskalnet.net

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak