Informazio gehiago aizue.com
Hemen oinarriak
1. Sariketan gipuzkoar guztiek parte har dezakete, (baita Gipuzkoan lan egiten edo ikasten duten nerabeek eta gazteek ere).
2. Bi kategoria ezarri dira:
- 12-17 urte bitarteko gazteak.
- 18-34 urte bitarteko gazteak.
3. Nahi beste gomendio aurkez daitezke. Dena den, zozketari begira, gazte bakoitzak gehienez bostekin parte hartu ahal izango du.
4. Gomendio bakoitzeko bi arrazoi eman behar dira, labur azalduz.
5. Gomendioaren argazki eta/edo bideo bat erantsiko da.
Sariketaren helburua, oporretako edo aisialdian ezagututako lekuen gomendioak jasotzea da, beste bidaiarientzat erabilgarria izan dadin
Epeak
Zozketan parte hartzeko, gomendioak irailaren 30 arte aurkeztu ahal izango dira. Irabazleen izenak, beranduenez, urriaren 17an jakinaraziko dira
Bergarako Sariak
- 12-17 urte: 300 euro ikus-entzunezko edo antzeko materialean.
- 18-34 urte: 500 euro oporralditxoa edo ikus-entzunezko materialean.