'Gomendatzen dizut' lehiaketan parte hartzeko epea zabalik

Maider Arregi 2007ko irailaren 14a

Gazte Bulegoek antolatutako gomendatzen dizut lehiaketan parte hartu nahi baduzu garaiz zabiltza. Izan ere, zure gomendioak bidaltzeko epea irailaren 30ean, amaitzen da. Animo bidali zure gomendioa! Orain gainera, Gazte Zerbitzuak egin berri duen blogaren bidez ere hartu dezakezu parte lehiaketan.

Lehiaketaren helburua oporretarako gomendioak jasotzea da; zure aisialdi edo oporraldian ezagutu duzun lekuaren berri jaso nahi dugu, gero, beste bidaiarientzat erabilgarria izan dadin.

Oinarriak

1. Lehiaketan Gipuzkoan bizi, lan egin edo ikasten duten gazteek har dezakete parte.

2. 2 kategoria:

  • 12-17 urte bitarteko gazteak.
  • 18-34 urte bitarteko gazteak.

3. Nahi beste gomendio aurkez daitezke.

4. Gomendio bat eman behar da, eta bi arrazoi, zergatik gomendatzen den modu laburrean azalduz.

5. Gomendioak argazki batekin lagunduta joan beharko du.

Sariak

  • 1. kategoria: i-poda edo argazki kamera.
  • 2. kategoria: i-poda edo gustuko oporralditxoa.

Bulego bakoitzak kategoria bakoitzeko zozketa bana egingo du. Gazte Informazio Zerbitzurik ez dagoen herrietatik egindako gomendioekin, Foru Aldundiak beste zozketa bat egingo du.

Bergarako Gazte Bulegoa: Errotalde kultur-Etxea 20.570

Telefonoa:943 77 91 57

Webgunea:www.aizue.com

e-maila: gzerbitzua@euskalnet.net

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak