Batasuneko mahai nazionaleko kide izateagatik espetxeratu zuten Aittor Arantzabal eta atzo, egubakoitza, epaileak jakinarazi zuen 50.000 euroko fidantzapean aske uzten zuela.
Familiak fidantzako dirua batu eta Navalcarnero espetxeruntz jo zuen. Familia bertara heldu eta oso denbora gutxira, 20:45 aldera, Arantzabal aske utzi zuten.
Bestalde, ezker abertzaletik jakinarazi dute auzi beragatik espetxean dagoen Mikel Garaiondo ere astelehenean aske utziko dutela, baldin eta fidantza ordaintzen badute.