Goitik behera aldatu da ondoko erretratua

Xabier Urtzelai 2007ko mar. 9a, 12:00
Atzo goizeko pilota aukeraketan ateratakoa da ondoko erretratua. Baina, ordu gutxi geroago ezerezean geratu da argazki hori, ez Eulate eta ezta Bengoetxea VI.a ez dira-eta domekan Bergaran lehiatuko.

Domekan Bergaran (17:00) jokatuko duten partiduak gatz gutxi izango du. Batetik, ez dagoelako ezer jokoan, eta bestetik, Xala izango delako ordezkatuko ez duten pilotari bakarra. Patxi Ruizek eta Bengoetxeak gogotik ordaindu dute joan den asteko partiduan izandako ezbeharrak. Ruizi pilota sartu zitzaion eskuan, eta bere ordez Haritz Beginok jokatuko du domekan. Hasiera batean Oinatz Bengoetxeak osatu behar zuen Beginorekin bikotea, baina atzoko pilota aukeraketan Bengoetxearen ezker sorbaldak ezetz esan zuen, ez dagoela domekako partidua jokatzeko moduan: "Aste osoa eman dut antinflamatorioak hartzen, eta masajistarekin ere ibili naiz. Berotzen hasi naizenean, baina, berehala konturatu naiz ezker sorbaldak tira egiten didala. Badakit ez daukadala ezer hautsita, baina badirudi joan den asteko kolpearen ondorioz tendoiren bat hezur artean sartu zaidala".


Eulate ere ez
Aspeko pilotariak, berriz, uzkurdura txikia du ezkerreko izterrean, eta finala arriskuan jartzeko motiborik ez dagoenez, medikuak astebeteko atsedenaldia hartzeko agindu dio. Esandakoa, atzo erretratua ateratzeko egindako ahalegina, ezertarako ere ez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak